Anterior

ZER DA IKASGELA BIRTUALA?

Ikasgela birtuala gune birtual bat da, irakasleak ikasteko baliabideak, artikulu interesgarriak, ariketa osagarriak, laburpenak, etab. ikasleen eskura jartzeko pentsatua, baita ikasleek eurek ere baliabideen argitalpenean parte hartzeko eta edukiak eskuratzeko.

Ikasgela birtuala garatzeak teknologia berriak erabiltzeko gaitasunetan eta ikaskuntza autonomoan trebatzeko balio du. Ikasgela birtualean, edukiak egituratu, sareko baliabideetara jotzeko bidea erraztu, dokumentuak partekatu, foroak ireki, oharrak zabaldu eta beste hainbat gauza egiten dira. Irakasteko eta ikasteko prozesuen kalitatean aurrera egiteko bitarteko egokia da.

Ikastetxe askotan badabiltza Moodle, Googledocs eta Wiki plataformekin lanean. ODEn, plataforma horiek errespetatu eta aprobetxatu nahi ditugu eta, hortaz, gure asmoa da artikulu eta lanen argitalpena eta eztabaida-foroetako iruzkinak txertatzea haietan.

Proposatzen dugun ikasgela birtuala bateragarria da ikastetxeek erabiltzen dituzten plataforma horiekin. Dena dela, Moodle, Googledocs eta Wiki plataformak sortzeko aholku praktikoak ematen ditugu, irakasteko eta ikasteko halako euskarririk oraindik ez darabilten ikastetxeentzat.

2. NOLA KUDEATU IKASGELA BIRTUALA

Irakasleak plataforma birtualik ez badauka, 1 teknologiako moodle plataforma bat edo wiki bat sor dezake ikasle-taldearentzat. Ikasle-taldeak baldin badauka halako plataforma bat beste irakasgairen batean, berori kudea daiteke, beste aparteko gune bat sortu barik. Hartara, gune komun bat sortuko da, horren bitartez, ikasleak irakasgai guztietako baliabideak modu antolatuan eskura izan ditzan.

Unitate guztietan, berariazko aipuak egiten dira, ikasleek euren lanak argitaratzeko. Irakasleak, gune birtual horren barruan, unitateentzako karpeta bana sortu beharko du eta, unitate bakoitzaren barruan, argitalpen bakoitzerako azpikarpetak.

Foroetan ere berdin; unitate bakoitzeko karpetetan irakasleak eztabaida-foroak irekiko ditu, ikasleek eztabaidatu eta ekarpenak egin ditzaten.

Ikasleen zereginak hauek izango dira: dokumentuak argitaratu, iruzkinak egin, eta baliabideak jaitsi. Ezin izango dute baliabiderik edo ikaskideen edo irakaslearen argitalpenik kendu edo aldatu.

Gune libreak ere sortuko dira, ikasleek teknologiarekin zerikusia duten dokumentu edo esteka interesgarriak argitaratzeko eta ikaskideekin partekatzeko.

Ikasgela birtualaren barruan, ODErako esteka ere jar daiteke, ikasleak nahi dutenean eta nahi duten lekutik sar daitezen..

8. UNITATEKO IKASGELA BIRTUALA

Eskola 2.0Eusko Jaurlaritza - Govierno Vasco
Gizer.net
AyudaAmpliar el textoReducir el textoImprimir